elkartea
 
danborrada
 
mendia
 
arrantza
 
harremana
 
berriak
 
mahaien erreserba
<<< Hasiera
 
 
Arrantza - -
 
Elkartea 1967. urtean sortu zuten, baina burokrazia arazoak zirela medio, ezin izan zen elkarte gastronomikoa izan, kirol elkartea baizik. Izan ere, logikoki, gure giroaren inguruko kirol bat hautatu baitzuten: arrantza.

Elkartea eratu ostean, arrantzari buruzko komisioa sortu zuten. Hori aurrera eraman zutenen artean dira Manolo Diaz, Juanito Liberal, Pedro de la Torre eta abar bezalako bazkide gaur egun hilak. Hasiera batean bazkideen arteko txapelketak antolatzen zituzten. Kuadrilen arteko lehiakortasuna handia izaten zen horietan, eta, arrantzaturiko arrain kopurua ere handia. Dena dela, bizkor lotu zen elkartea Gipuzkoar eta Euskal Arrantza Federazioetara. Arrantzale askok izena eman zuten euren lizentziekin, jakina, eta, ia ehun izatera heldu ziren. Mundu, estatu eta lurralde mailako txapelketetan esku hartzea ondoren heldu zen.
 
   
Iparragirre, 2004-ko Espainiako Txapelketan, A Lanzada, Pontevedra.
Lurralde mailako sailean, gure elkartea oso lehiakorra izan da beti. Gure txokoan gordeta ditugun hamaika trofeoak horren erakusgarri dira. Estatu mailan, hainbat txapelketetan parte hartu dugu, eta, gure kideetako bat, Jose Ferraras, Holandan 1991. urtean jokatutako Mundialera joan zen.

Gaur egun bi talde ditu elkarteak: A eta B, hogeina arrantzalez osaturik, eta, gure elkartearen ordezkaria Juanjo Calvarro dugu. J.L. Aramburu, F. Ucar, Juanito Liberal, D. Artieda, T. Anza, T. García, P. de la Torre, M. Díaz, M. Fernández, P. Osés, J.L. Varela eta abar bezalako arrantzaleak ere gogora ekarri nahiko genituzke. Ziur bat edo bat ahaztu dugula; barka aldez aurretik.
 
>>PASAIAKO ITSAS EGOERA >> ARGAZKI BILDUMA
A Lanzada-ko ondartza txapelketan.