elkartea
 
danborrada
 
mendia
 
arrantza
 
harremana
 
berriak
 
mahaien erreserba
 
<<< Hasiera
 
 
antxeta elkartea - -
 
Antxeta Olgeta eta Kirol Elkartea 1967. urtean sortu zen eta Jose Miguel Barandiaran 14.ean aurkitzen da, Donostiako Sagues auzoan. Elkarteak garatzen dituen eta historian zehar garatu dituen jarduerak direla eta lotura handia du auzoan. Donostia osoan eta Grosen oso ezaguna da.
HISTORIA

Sagues zenbait hamarkadatan Donostiako auzo madarikatua izan zen, geto antzeko bat gainontzeko hiritarrentzat .Hala ere, auzoak bizi propio handia zuen. Santiagoko jai herrikoiak ospatzen ziren.

Duela gutxi arte ere hala izan dira. Nahiz eta auzo umila izan eta bertakoek baliabide ekonomiko urriak izan, oso solidarioak ziren. Horren adierazgarri Santiagoko jaietan Doker-eko haur tuberkulosoei egiten zitzaizkien bisitak ziren. Gaixoak pozez betetzen zituen festa antolatzen zen, bertan, opariak banatzen zitzaizkien.

60. hamarkadan auzoan elkarte bat sortzeko asmoa piztu zen. Gaur egun elkartea aintzinako garaje batean kokaturik dago. Aurretik ere antxumeen ikuilu bat izan zen.


  ALBUM FOTOS

Garai haietan lokalaren inkilinoa Angel Rodriguez “txato” zen, jabea, aldiz, Matias kamioneroa. 1966. urtean lokala alokatzearen erabakiarekin batera egokitze lanak hasi ziren. Bazkide fundatzaileek parte hartu zuten lan hauetan, bakoitzak bere baliabideak eskainiz; igeltseroak, arotzak, argiketariak, iturginak, pintoreak...

 
ALBUM FOTOS  

Kostu ekonomikoa ere jasan behar izan zuten, noski. Horri aurre egiteko etorkizunean berreskuratu zitezkeen bonoak sortu ziren. Bakoitzak 1.000 pezetako balioa zuen.

1967. urteko urtarrilaren 6an Antxeta Olgeta eta Kirol elkartea sortuzen.Garaiko agintariek elkarte gastronomikoa izateko baimenik ez zuten eman nahi izan, horregatik, olgeta eta kirol elkarte bezala sortu zen. 76 bazkidek sortu zuten, hauen artean egoteko baldintza bakarra 21 urte izatea zen, garai hartako adin-nagusitasuna.

Lehenengo batzordea 10 kidek sortu zuten: lehendakaria , lehendakariordea, idazkaria, diruzaina eta 6 batzordekide. Lehengo lehendakaria Tomás Gaztelu, idazkaria Jose Maria de Miguel eta diruzaina Jose Luis Aranburu izan ziren.

"Doker"-eko umeei bisita.
 

1978. urtean bazkideek elkartearen egoitza erosi zuten, balioa 1.400.000 pezeta, 8.450 euro. Gaur egun ereElkartea egoitzaren jabea da.Ondoren zenbait lehendakari aipatuko ditugu: Jose Gimenez, Jose Luis Aranburu, Jesus Cendoya, Juan Gonzalez, Telesforo Anza, Luis Requejo, Jose Luis Perez, Juan Villar Martinez, Eduardo Nuñez, Juan Mari Telleria Arrillaga, Javier Etxeberria, Miguel Fernandez, Juan Mari Telleria Garmendia, Jose Manuel Gimenez, Pedro Mari Eguizabal, Felix Beltran, Abraham Melo.

 

Zenbaitbatzorderen lanari esker 2009. urtean Elkarte Gastronomiko izatera iritsi zen; hala ere, olgeta eta kirol ekintzekin jarraitu zuten: arrantza, mendia, musa, danborrada, kaldereroak...

Aipatzekoa da 1984. urtean lehenengo aldiz ospatzen zen elkarteen arteko mus txapelketan irabazleaizan zela.

Esan beharra dago irabazitako txapela desagertu egin zela bere tokitik. Final gehiagotan parte hartu duen elkartea da, 5 finaletan hain zuzen ere.

Arrantzan bere garrantzia ere izan du. Partaidetzari dagokionez, 50 txartel federatu izan ditu eta sari asko jaso ditu, bai elkarteen arteko lehiaketetan, bai Donostiako, probintziako, Euskadiko mailakoetan eta, azkenik, nazioartek olehiaketan.

  ALBUM FOTOS
Auzoko jaiak 60. hamarkadan.
 
1991. urtean txapeldun nazionala izan zen Ferradas jauna, munduko txapelketara iritsi zen, hain zuzen ere, Holandara.
 
ALBUM FOTOS  

80. hamarkadan Elkartearen babespean, auzoko gazteak aretoko futbolera hasi ziren jokatzen.

90-91. Denboraldian 1. Maila probintzialeraigo ziren eta 91-92. denboraldian Gipuzkoako txapeldunordeak izan ziren.

Ezkerreko argazkian ikusi dezakegu talde txapeldun hura.

Pilotak ere bere tokia izan du elkartean. Aipatzekoa da Telesforo Anza “Teles” eta Miguel Carballo “Migueltxo”-ren lana alor honetan.1982 – 1990 bitartean Grosen izenean txapelketa askotan parte hartu zuten 8-14 urtebitarteko haurren entrenatzaile nekaezinak izan ziren.

Aipatutako kirol ekintzez gain, 1982. urtean auzoetan antolatu ziren gau eskoletan elkarteak bere garrantzia ere izan zuen. Hauek euskara irakastea zuten helburu. Udaletxeak eskainitako eskola nazionaletan helduek euskara ikasteko aukera zuten, lan ordutik kanpo eta prezio sinboliko baten truke.

 

Gaur egun Antxeta Elkarte Gastronomikoa auzokideen topaketa-gunea da. Ekitaldi ugari antolatzen dira, gastronomikoez gain, kirol, kultur eta jai ekintzak ere bai.

Era honetan auzo madarikatua, ez hain madarikatu bihurtu ahal izan da.


 
>>> ANTXETA-ko ARGAZKI BILDUMA