elkartea
 
danborrada
 
mendia
 
arrantza
 
harremana
 
berriak
 
mahaien erreserba
<<< Hasiera
 
 
mendia - -
 
2001. urtean A.D. PUNTA MOMPAS ANTXETA S.D.R bezala izena eman zuen Antxeta Elkarteko mendi sailak. Lehenego Zuzendaritza-batzordeak honako hauek izan zituen partaide: Felix Beltran lehendakaria, Asier Peciña idazkaria, Iñigo Bujanda diruzaina eta Jorge Malles laguntzaile teknikoa.

Talde hau mendian erraz egin zitezkeen jarduera zabalak eskaintzeko asmoarekin sortu zen. Modu honetan belaunaldi desberdinetako elkargunea sortu nahi izan zuten. Helburu hau beteta ikusi ahal izan zen aitonak bere bilobekin inguratzen zirenean ibilaldiak egitera.

Ekitaldien egutegia egiteko irizpidea gure hiriaren hurbileko ingurune naturala ezagutzeko asmoan oinarritzen da. Hau egiteko, ahal den neurrian behintzat , garraio publikoa erabiltzea sustatzen da, aldi berean, kotxerik gabe egiten ziren aspaldiko mendi irteerak oroituz.

 
2000 urteko Otsailak 20: lehen exkursioa.
 
Egutegian urtean behin pirinioetara asteburuko irteera bat ere sartzen da. Ibiladi honetan, hain zuzen ere gure egutegian garrantzitsuenean, kirol ekintza gogor bai lasaia egiteko aukera ematen da, azken honetarako ostatua ingurune natural atseginean bilatzen da eta ibilbide ludikoak egiteko aukera dago.

Urte hauetan zehar ahaztezinak diren une asko egon dira, Urederrara egin genuen ibilaldia, Bardeetara irteera, Cares-eko ibilbidea, etb... Egia esan bukaezina litzateke bizitako anekdota eta une on guztiak aipatzea, horregatik, gure saileko blog-a bisitatzera gonbidatzen zaituztegu, bertan egindako irteeren argazki mordoa ikusteko aukera izango duzue, era berean, gure bisita liburuan idaztera animatzen zaituztegu.

Info +: http://mompasantxeta.blogspot.com/
 
 
Ekintzen informazio gehiago nahi izatekotan irteera egin aurreko astearte eta ostegunetan 20:30etatik 21:30etara S.D.R.Antxetara jo, tlfn:943.28.17.91 edo posta elektronikoan: mompasantxeta@hotmail.com