elkartea
 
danborrada
 
mendia
 
arrantza
 
harremana
 
berriak
 
mahaien erreserba
<<< Hasiera
 
 
 
Danborrada - -
Email: danborrada@antxeta.org -  >>Argazki Bilduma ikusi

Antxetako danborrada 1995. urtean sortu zen bazkide talde baten eskutik. Hauek data hau baino lehen auzoko kaleak animatzeko asmoz hiriko gau garantzitsuenean afaldu ondoren lapiko eta erratzekin ateratzeko ohitura zuten.

Bere sorreratik danborrada mistoa izan da. Hasiera batean sukaldari jantziak erabiltzen ziren. 1998. urtean Eskola dantza taldeko "alma mater" den Josetxo Fuentesen aholkuak jarraiturik urketari jantzia ere erabiltzen hasi ziren. Hau Josetxok "Gipuzkoako Urketari" jantziari egindako aldaketa bat da.

Lehenengo taldea 25 danbor, 42 barril, 4 kantinera, danborren kaboa, barrilen kaboa eta danbor nagusiez osatu zen, Berako Txarangak lagundu zien.

 
   
Gipuzkoako Urketariak
Lehenengo danbor nagusia Juan Antonio Antero izan zen. Berari esker Sarriegi maisuaren zenbait pieza ezezagun, danborradan nahiz kaldereroetan jotzekoak, berreskuratu ziren. Esker ona 2008.urtean iritsi zitzaion hiritar merituaren medaila eman ziotenean. Eskertzekoa da hasiera batean zenbait martxa jotzen erakustea eta guztiei zuzen jartzea.
 

Juan Antonio Anterok danborradarekin duen kolaborazioa dela eta, azken urteetan Gros-eko Kaldereroekin bitan jo dugu "GURE DONOSTI" pieza, Txofre plazan. Hauetako batean konpartsa honen 25. Urteurrena ospatu genuen.

2005eko ekainaren 29an Barañaineko Udalak gonbidatu gintuen bertan urtero ospatzen den folklore jaialdian parte hartzeko. Honetan "Gallos" konpartsarekin batera aritu ginen eta honako piezak eskeini genituen: "Caballería de viejas", "Caballería de Gallos", "Marcha de San Sebastian","Himno de Navarra" eta "Antxetari".

Gaur egun Antxeta danborrada 35 danbor, 65 barril, 4 kantinera, barril zuzendari, barril eta danbor kaboak eta danbor nagusiez osaturik dago. Guztiak Barañaineko "Igandea" txarangaz lagundurik. Danbor nagusia Juan Cascante da eta barrilen zuzendaria Jose Luis Gonzalez.

Urtero urtarrilaren 20an 00:00etan elkartean bandera igotzen da. Ondoren danborrada Gros auzotik igarotzen da auzoko zenbait elkarte bisitatuz.

 
Juan Antonio Antero Barañaingo
entsegu orokorrean
Argazkietan sakatu handitzeko    
ANTXETA KE 2018ko Ordutegi eta Ibilbidea:

SAGÜES - ANTXETA KE. IRITSIA: 23:45H IRTEERA: 00:20H GELDIUNEA: 35 Min.

BANDERA IGOERA ANTXETA ELKARTEAN. ORDUA: 00:00H.

J. M. BARANDIARAN - BAR ADAMO. IRITSIA: 00:25H IRTEERA: 00:50H GELDIUNEA: 25 Min.

J. M. BARANDIARAN - BAR CAMPERO. IRITSIA: 00:55H IRTEERA: 01:20H GELDIUNEA: 25 Min.

GENERAL ARTETXE – BAR RICARDO. IRITSIA: 01:35H IRTEERA: 02:05H GELDIUNEA: 30 Min.

GIMNASTICA DE ULIA – CALLE TRUEBA. IRITSIA: 02:15 IRTEERA: 02:40H GELDIUNEA: 25 Min.

ITXAS- GAIN – CASA GALICIA CALLE ZABALETA. IRITSIA: 02:50 IRTEERA: 03:10H GELDIUNEA: 20 Min.

SAGÜES - SDR ANTXETA. IRITSIA: 03:20 IRTEERA: 03:35H GELDIUNEA: 15 Min.